lunes, 23 de noviembre de 2015

              LARUNBATEKO ESKONTZA 

Larunbatean nire izeba eta osabaren eskontza izan nuen. Zeremonia
Foruako udaletxean izan zen. Nire osaba eta bere emaztegaia bajatu zirenean denok arroza bota genien, nire izebak ile guztia zeukan arrozaz beteta, eta gainerakoak ere bai. 
Zeremonia ondoren jatetxe batera joan ginen, hor ezagutu nituen gehiago nire bigarren lehengusinak, mahai berdinean egokitu zitzaigulako jatea. Umeek ez genuen askorik jan, janari gehiena nagusiei emoten zieten. Nagusiak jaten zebiltzan bitartean gu jolasten egon ginen. Baina barruan jolastu genuen ,ezin genuelako kalera atera hotz asko egiten zuelako.
Nagusiak dena bukatu zutenean pastela egon zen, berriro ere nagusiei bakarrik emon zieten, pastela hiru txokolatezkoak zen eta marrubizko izozkia zeukan ondoan, nik ia ez nuen probatu. Pastela jaten zebiltzanean nagusiak, mahai bat jarri zuen gozokiekin, bonboiekin eta fruitu lehorrekin, guk bakarrik lagundu genien aterki txikitxoak jartzen janariari.
Azkenean nagusiek bukatu zutenean,  opariak emoten hasi ziren: neskei diru zorro bat eta barruan ispilu batekin, gizonei linterna bat eta umeei goxoki poltsa handi bat. Opariak soberan egon zirenez umeei ere eman zizkiguten. Azkenik diskoteka egon zen eta ondoren goxokiak jaten hasi ginen. Denbora guztia jolasten eta margotzen egon nintzen nire ahizpa eta lehengusinekin.


 
  Maitane

No hay comentarios:

Publicar un comentario