jueves, 28 de enero de 2016

                                     

Barcelona
3 - 1
Fin
Ath. Bilbao
williams(12)

suarez (53)
pique(81)
neymar(91)

Athletic Clubek 3-1 galdu du FC Bartzelona taldearen aurka Camp Nou futbol zelaian. Kopako final laurdenetako itzuliko partidan eta lehiaketatik kanpo geratu da (2-5). Williamsek gure taldea aurreratu du lehen zatian, baina bigarrenean Suarezek berdindu du eta azken txanpan Piquek eta Neymarrek erabaki dute kanporaketa.


Harro egoteko moduko partida egin du Athletic Clubek. Epailearen txistua entzun denetik zuri-gorriak erasora joan dira, izugarrizko presioa egin dute eta arerioaren zelaian pasatu dute tarte gehien. Azken finean berriro ikusteko lehen zatia egin dute. Williamsen golak itxaropenerako ateak ireki ditu, baina bigarren zatian ez da zorterik izan une erabakigarrienetan. 



Suarezek berdindu du, gero banakoarekin bigarren txartel horia barkatu diote Suarezi berari eta gure taldeak minutuen zama nabaritzeaz gain espazioak utzi ditu eta etxekoak kanporaketa sententziatu dute.



Agur aurtengo denboraldiko Kopari baina harrotasunez. Orain Liga dugu zain, zauriak sendatzeko ia astirik gabe, larunbatean Getafen.










                                                       

No hay comentarios:

Publicar un comentario