jueves, 28 de enero de 2016

       DONOSTIAKO GELTOKI BERRIA

Donostiako autobus geltoki berria funtzionatzen hasteko prest dago jada, azpiegiturak gainditu egin baitu suhiltzaileen ke proba.    
Proba horretan kale egin izana izan zen, hain justu, urtarrilaren 15ean egitekoa zen inaugurazioa atzeratzeko kausa.
Udalak agiri batean azaldu duenez, geltokiak segurtasun neurri guztiak betetzen ditu jada. Horrenbestez, "hurrengo egunetan" iragarriko dute noiz irekiko duten.
Orain, Udalak, Aldundiak, garraio enpresek eta geltokia kudeatuko duen konpainiak balizko datak aztertuko dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario