lunes, 11 de enero de 2016

                                    NEPALEKO UMEAK 

Eskolan, lehenengo hiruhilabetean, pintxoak egin genituen eta pintxo bakoitzak euro baten truke saldu genituen. Azkenean 557 euro lortu genituen eta diru hori Nepaleko umeei bidaliko diegu.
Irakasleak eta gelako  arduradunak, Bea izeneko emakume batekin elkartu ginen, berak dirua Nepaleko umeei, eskura, emango dielako. Neopaleko 3 edo 4 umeek entzun ahal izatea lortuko dugu, diru horrekin.
Bertako jendea Everest mendiaren ondoan bizi da,  beraz askok entzumen arazoak dituzte.
Harrigarriena da; bertako jendeak ospitale batera heltzeko 2 egun egon behar dela oinez ibiltzen edo 11 ordu kotxez. 

Beak ere esan zigun dirua heltzen denean Nepalera, umeen argazkiak bidaliko zizkigula, irrikitan gaude argazki hoiek ikusteko.
Dirua Aste Santuan helduko zaie, Bea egun hoietan bertara joango delako. Gainera 70 euro aurrestea lortu dugu, ez dugulako dirua bankutik bidaltzen, Beak berak eramango du eta eskura emango die.
Oso polita izan da ekintza hau, gainera Nepaleko umeei laguntzea lortu dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario