miércoles, 24 de febrero de 2016

RIBERA MERKATUA ETA EUSKAL MUSEOA
Ostegunean irteera bat egin genuen Ribera merkatura eta frutak, haragia, arraina eta barazkiak ikusi genituen.
20160218_101553.jpgLehenengo haragia ikusi genuen eta gauza ikaragarriak ikusi genituen: behiaren mingania, txerriaren burua...Gero frutak eta barazkiak ikusi genituen eta barazki bat Romanescu izenekoa ikusi genuen. Azkenean arrainak ikusi eta neska batek kalamardoak erakutsi zizkigun eta ukitzen utzi zigun. Rape izeneko arrain bat erakutsi zigun, 20 kilo pisatzen zituena eta gure aurrean, erditik moztu zuen.
Euskal museoan lehenengo antzinako Bilboko maketa bat ikusi genuen eta gero Bizkai osoko mendiak eta herriak, harrigarria izan zen.Gero abeltzainak gazta eta kaikuak nola egiten zituzten esan ziguten. Abeltzainak udan ardiekin bordetara joaten ziren.
20160218_123838.jpgGeroago arrantzaleak egiten zituzten ehunak eta arpoiak erakutsi zizkiguten

Amaitzeko, balearen saihetsak ikusi genituen eta bakoitzak nire tamainaren bikoitza zeukan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario