sábado, 27 de febrero de 2016

UHOLDE ARRISKUA EUSKAL HERRIAN

Ertzaintza, suhiltzaileak, udaltzaingoa, boluntario taldeak, etab. alerta egoeran daude uholde arriskua dela eta.
Alerta laranja ezarri du gaurko euri-jasa iraunkorrengatik, Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak ohar batean jakinarazi duenez.
https://encrypted-tbn3.gstatic.com/images?q=tbn:ANd9GcSPDZ6UjstFBCA1E9J8Ung2wlrIdSAZwrvjGvmAbxdNBw5HAHvE_wAlerta egun guztian egongo da indarrean, 24 orduan metro koadroko 80 litro pila daitezkeela eta. Ekaitza eta txingorra egon litezke, batez ere egunaren lehen partean. Araban metro koadroko 40 litro pilatzea aurreikusi dute.

Alerta laranja horrez gain, beste hiru abisu hori egongo dira: haizeagatik, elurrarengatik eta olatuengatik.
Elur-kota 600-800 metro inguruan egongo da. Gora egingo du arratsaldean, eta 700-1.000 metro inguruan egongo da azken orduetan. Kantauri isurialdeko zenbait lekutan, gogotik egin dezake. Trumoi-ekaitzak eta txingorra ere espero dira.
Haizeagatik ezarritako abisuari dagokionez, 100 km/h-ko boladak espero dira haizeguneetan eta 60-70 km/h-koak gainerako lekuetan.
Itsasoari dagokionez, 5 metroko olatuak espero dira, baina egunaren amaieran 3,5 metrokoak izatea aurreikusi dute.


No hay comentarios:

Publicar un comentario