domingo, 27 de septiembre de 2015

ALBISTEA

Ilargi eklipsea dakar, estreinatu berri dugun udazkenak

                                                        Odol ilargia Vietnam-en

Udazkenean gara ofizialki. Asteazken goiz honetan, 10:21ean izan dugu urtaro aldaketa. Abenduaren 22ra arte luzatuko da udazkena; 89 egun eta 20 ordu ditugu negua heldu aurretik.
Ilargi eklipsea, igande gauean
Udazken hasiera honek urteko bigarren eklipsea dakar; oraingoan, “Superilargia”ren eklipsea. 1982. urtetik, duela 33 urtetik errepikatu ez den fenomeno berezia ikusteko moduan izango gara igande gauetik astelehen goizaldera bitartean.
Azken hiru hamarkadetan izan ez duen itxura hartuko du ilargiak. Ilargi eklipse osoa izango dugu. Ohikoa baino %30 distiratsuagoa eta %14 handiagoa agertuko zaigu ilargia. Ilargiak Lurraren inguruan duen orbita eliptikoa delako gertatzen omen da ‘superilargia’ren fenomenoa. Gainera beste fenomeno berezi bat agertuko da superilargiaz aparte, 'odol ilargia' hain zuzen ere. Horrela, ilargia handiagoa eta gorria ikusiko dugu eklipsearen ondorioz. 2033ra arte ez da errepikatuko ikusi ahalko duguna, beti ere, zerua oskarbi bada. Adituen aholkua; eklipsea egoki ikusteko, urrundu argiaren kutsaduratik, aldendu herri gunetik.
(noaua.eus -etik ateratako albistea)

Gehiago jakiteko:


viernes, 11 de septiembre de 2015

                                               HERRIKO    JAIAK

Jaietan jende asko dago eta kontzertu asko egoten dira, Ardanza plazan. Jendeak ondo pasatzen du barraketan. Gero gauean zezen suzkoak ateratzen dira. Buruhandiak azken egunean, goizez ateratzen dira. Ostiralean igoera egongo da eta bertan parte hartuko dugu. Jaietan ekitaldi asko egongo dira, adibidez 17ko neska mutilak goitiberak egingo dituzte.
Eskolan bi egun dauzkagu jai, astelehenean eta asteartea, herriko jaiak direlako.

                              PATIOAREN ALDAKETA


Hirugarren zikloan patioko ordua aldatzen da, lehen arinago joaten ginen patiora eta orain beranduago. Lehenengo eta bigarren ziklokoekin ez gara ikusten. 
Pasadan urtean bi saio genituen patio aurretik eta aurten  hiru saio ditugu.
Guk astearte eta ostegunetan zelai estalia daukagu, futbolera jolasteko.

   LEHEN EGUNA 
Lehenengo egunean aldapa igotzean oso pozik
eta urduri igo ginen .
Gelara heltzean lagunak ikusi genituen , baina lagun desberdinak ziren . 
Jolas bat egin genuen gure andereño berriarekin, Alazne deitzen dena. Pilota bat erabili genuen, besteen izena ezagutzeko eta nola sentitu ginen jakiteko. 
Agenda berria eman ziguten eta agendan ekarri beharreko materiala idatzi genuen.
                                      IRAKASLE BERRIA


     Gure andereño berria Alazne deitzen da eta oso ona da.
          Andereñorekin maisu berri bat dago eta hilabete osoa egongo da.
           Gure maisu berria Andoni deitzen da.
Alaznek 30 urte ditu  eta Andonik 18 urte ditu.

Alazne oso altua eta oso jatorra da.


Gela berria


4. mailan lagun askorekin egon ginen,
baina orain gelak aldatu ditugu eta
ez gara denak ezagutzen.
Andereñoak ere aldatu ditugu  eta
beste ikasleak hobeto ezagutzeko
aukera izango dugu.
Orain 5.mailan gaude eta ordenagailuak 
erabiliko ditugu.