jueves, 26 de noviembre de 2015

ANIMALI UGAZTUNAK
                       OTSOA
Otsoa animali ugaztun haragijale bat da. Otsoetatik txakurrak etxekotu ziren duela gutxienez 12.000 urte hala ere nabaritasun genetiko batzuek duela 150.000 urte arte aurreratzen dute otsoa etxe bere bihurtze.Gizakiak euskal herriko otso guztiak hil zituzten 1950 urterako, baina orain Araban bizi izatea lortu du, Iberiar penintsulara mendebaldetik itzulita, nahiz eta orain  ere jazarpen handia nozitzen duen, txakur basatiek hildako ganaduaren errua otsoari leporatzen baitzaio.Otsoak oso garatuta ditu zentzumenak: usaimen ona eta gauez ikusteko gaitasuna. Belarri zorrotzak, mutur luzea eta hortz indartsuak ditu eta oso animalia buru-argi eta gogorra da. Horregatik bizirauten du munduko leku askotan.Otsoak taldeka bizi dira eta ehizatu ere taldean egiten dute. Horretarako, lana taldekideen artean banatuta dago eta eurak baino animalia handiagoak ehiza ditzakete horri esker. Animalia bat ikusten dutenean, beraren atzetik abiatzen dira korrika. Gero, gainera salto egin eta hortzak eztarrian sartzen dizkiote, itotzeko. Otsoa haragijalea da eta altzeak, untxiak, oreinak edo basurdeak jaten ditu. Baina batzuetan gizakiaren lurretara sartzea beste erremediorik ez du, lur basati gutxi gelditzen delako, eta ganaduari erasotzen dio. Gainera, gosete handia badago, sarraskia eta frutak ere jan ditzake.




                                       



PANDA                    
Panda handia ugaztuna den eta hortzaren familiakoa den animalia da. Bere jatorria Txina erdialdea da. Espeziea deskribatu zuen aurreneko zientifiko europearra Arman David ezpeletarra izan zen.
Leku bakoitzeko pandek itxura ezberdina daukate. Sichuaneko panda ezagunena da eta ile zuri eta beltza dauka. Qinling espeziea, ez hain ugaria, ile arrea du.
Belarriak, muturra, begien inguruko ileak eta sorbaldan ile ilunenak daude eta, aurpegian, sabelan eta bizkarrean ile zuriak.
Euren zangoetan bost atzamar daukate eta seigarren bat erpuru moduan. Euren begiak oso txikiak dira. Beste hartzen begi niniak borobilak dira baina pandenak berriz katuenak bezalakoak dira.Nahiz eta haragijaleen ordenakoak izan, gehien bat belarjalea da. Jaten duten %99-a banbu kanabera da. Batzuetan zomorroak,arrautzak, marraskariak eta orein kumeak jaten dituzte. Egunean 40kg bamnbu jaten dute eta hori jateko 14 ordu behar izaten dute. Egunaren denbora gehiena jaten ematen dute. Gatibutasunean euren janaria banbua, azukre kanabera, arroz ahia, azenarioa, sagarra eta patata da.
Pandak normalean animalia bakartiak dira. Euren jarduerarik garrantzitsuena eguzkitan jartzean da. Beste denbora gehiena lotan ematen dute. Euren lurraldea markatzeko uzki guruinak, gernua eta atzaparrekin utzitako aztarnekin. Tropikoetako animalia denez hibernatzeko ohitura galdu du.




                                                                    NICO, ANDER, JUNE, LEIRE, MAREN,LUCA

No hay comentarios:

Publicar un comentario