domingo, 29 de noviembre de 2015

Asteburu honetan gauza asko egin ditut. Ostiralean klasetik irten eta eskupilotako partidura joateko prestatu nintzen. Galdu genuen, baina denek esan ziguten oso ondo jolastu genuela. Gero, Anderren, nire lagunaren urtebetzera joan ginen, berandu heldu nintzen baina, oso oso ondo pasatu genuen.

Larunbatean, goiz osoan zehar egon nintzen etxerako lanak egiten eta ikasten. Arratsaldean nire amarekin, nire osabarekin eta nire lehengusinekin boluntarioak izan ginen elikagaien bankuan (banco de alimentos).
Lekuko gazteena nintzen baina ala ere nagusiek beste lan egin nuen. Pabilioi handi bat zen, bertara kamioiak heltzen ziren elikagaiekin eta guk hauek ordenatu behar genituen, gero janarien falta dutenei banatzeko.
Eroskin ordaintzerakoan dagoen zinta antzeko bat zegoen eta bertan elikagaiak zeuden, orduan, bakoitzak elikagai mota bat aukeratu behar zuen, adibidez pasta eta bere eskuetatik pasatzen ziren pakete guztiak hartu behar zituen eta dagokion kutxan sartu. Nik hasieran elikagaiak zintan jartzeaz arduratu nintzen eta gero pasta eta elikagaiak ordenatzen egon nintzen.
7 retan amaitu genuen lana eta Galdakaora etorri nintzen, Peioren urbetetzea ospatzera. Oso ondo pasatu genuen eta barre asko egin genituen.

Gaur, igandean, goizean Bilbora joan gara gozaltzera eta Gran Vian egon den lasteeketa ikusi dugu. Gero Erriberako Merkatuan egon gara, mosto bat hartzen eta loreak erosten. Kafetegi berri asko ireki dituzte iguru horretan eta oso pintxo goxoak zeuden. Arrastian amamaren etxean egon gara, berarekin berba egiten eta eskupilotako partida ikusten, Urrutikoetxeak irabazi du. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario