miércoles, 13 de enero de 2016

    ENPATIAREN KATEA

Pertsona asko agertzen dira bideoan eta euren artean laguntzen dira enpatia sentitzen dutelako.
 Beste pertsonei zerbait txarra gertatzen zaienean, euren azalean jarri eta lagundu egin behar diegula, adierazi nahi digu bideoak.
 Enpatia gu besteen azalean jartzeko gaitasunari esaten zaio eta giza-harremanetarako oinarrizkoa da.
Gu pertsona hauen gorputzean egongo bagina, berdin jokatuko genuke. Mundu guztia gehiago saiatu beharko zen, holako ekintza burutzen. Denak elkar laguntzen dira eta horren ondorioz denak oso ondo sentitzen dira. 
Baina egia da, horrelako ekintza asko ez direla ikusten, baina badaude guk bizitako esperientzi batzuk: egun batean ogia erostera joan nintzen eta ogi asko erosi nituelez ezin nuen pisu guztiarekin. Orduen mutiko batek ikusi ninduen eta lagundu egin zidan etxeraino. 
Baina badaude beste kasu batzuk, adibidez; autobusa beterik doanean eta pertsona nagusi bat sartzen denean, jendea ez da altzatzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario