jueves, 28 de enero de 2016

                                                   INAUTERIAK



  Gizakia artzain bilakatzean, mundua eta izadia beste modu batez ulertzen hasi zen. Kobazuloetan bizi ziren haiengan, ehiza, arrantza eta fruitu bilketatik agian, urtaroen aldaketek eragina zuten. Baina are gehiago artzaintzatik bizi behar zutenengan, udako beroaldietan mendi gainetara jotzen zuten, baina neguko elurtzetan ibarretara eta itsasaldetara. Bizitza toki finkatu batean egin beharrean aldatu egiten zuten, udarako toki bat zeukaten, eta negurako beste bat. Nekazaritzarekin gehiago finkatu zitzaion gizakia lurrari, uzta eta erein garaiak a-eta.Batzuetan bizitza errazago egiten zitzaion, bestetan zailago. Eguzkia jarri zuten guzti honen eragile. Eguzkia beharrezkoa zen fruituak heltzeko. Bera da garai hartakoentzat bizitzaren oinarri. Hala ditugu euskaraz "Eguberri" (eguzki berri), eta "Ekain" (eguzki gain). Neguko eta udako solstizioak kontuan izaten hasi ziren, bai bata bai bestea, jai bereziz ospatzen zituzten. Negutik udaberrirako bizitza berri baten pozez sortu zen inauteri aroa eta udan, ekainean "San Joanak".Antzinako gizakientzat inauteriek urtaro bat agurtzean eta beste berri bat hastean hartu zuten esanahi berezia. Abereak hartuz beste lurralde batzuetara jo behar zuten janari bila. Beraz, murritzaldiak, janari eskasia eta abar ezagutu behar izan zituzten. Honen aurrean, bai janariz, bai dantzaz, bai edariz hornitutako jai batez agurtzen zuten aurretiko urtaroa.
Hurrengo ostiralean inauteriak dira. Ni eta Izaro joaldunez joango gara.Gure dantza borobila deitzen da. Dantza egin ondoren txokolatada egongo da, biskotzoekin. Txokolatada baino lehenago mailak guztiak dantza bat egingo dugu.         

No hay comentarios:

Publicar un comentario