domingo, 24 de enero de 2016

                     NIRE ASTEBURUA



Ostiralean, nire osaba eta izekoren etxera joan nintzen, bisitatxo bat egin nien eta oso ondo pasatu nuen bere txakurrarekin jolasten. Gero, Santi Brouard enparantzara joan nintzen. Hor lagun asko aukitu nituen eta jolasten hasi ginen. Gutxi gora behera bederatzi t`erdiak arte jolasten egon ginen gure artean. Beti bezala, oso ondo pasatu genuen.

Larunbatan, nire arreba eta biok goiz osoan etxerako lanak egiten egon ginen. Nire aitari egurrezko gauzak egitea asko gustatzen zaionez, goizeko ordu pare bat etxean bakarrik utzi gintuen. Arratsaldean kalerajoan nintzen eta Eric-ekin egon nintzen eta azkenean Alex, Unai, Adrian eta Iker ere aukitu genituen eta ostiralean bezala jolasten egon ginen.
Igandean, Eric, bere anaia eta bere gurasoekin Artxanda izeneko mendian, barbakoa bat prestatu genuen. Gero, prestatutako janaria jan ondoren, futbolera jolastu genuen eta oso nekatuta amaitu genuen. Azkenik, etxera joan ginen eta nire gurasoak etxean ez zeudenez, Eric-en etxera joan nintzen jolastera.
¡Oso ondo pasatu genuen! ¡Espero dut errepikatzea!

No hay comentarios:

Publicar un comentario