jueves, 21 de enero de 2016

           
   
                                                               ZIZILI
Bazen behin Zizili izeneko amona bat, 207 mitriopia zeuzkan. Existitzen diren mamuak laguntzeko zirenez , Ziziliri bat atera zitzaion. Ziziliri gidatzen laguntzen zion. Zizilik Ambrosio izena ipini zion eta berarekin milaka abentura egiten ditu.
Zizili kaletik zebilela entzun zuen, Londresen  betaurreko espezialak egiten zituztela. Zizilik esan zion Ambrosiori  joan nahi zuela eta joateko prestatu ziren. Zizilik esan zion Ambrosiori berari ez zaizkiola gustatzen autoak, berari oinez joatea gustatzen zitzaiola eta Ambrosiok esan zuen berriro baietz, ez ziola inporta eta oinez joan ziren. Zizili nekatuta zegoenez auto gorri baten gainean  jarri zen irakurtzen. Gero Zizili laku batera joan zen eta laku hori  pinuz inguratuta zegoen. Ez zeuzkan bainujantzirik, beraz biluzik jartzea pentsatu zuen eta hori egin zuen. Bainu ederra botatzen zegoen Zizili, eta Ambrosio esnatu zen eta esan zion Ziziliri hori ez zela laku bat, etxe bateko igerilekua baizik eta horiek ez zirela pinuak etxeko gizonak baizik.. Zizilik azkar ipini zuen arropa eta joan egin ziren. Gero gaztelu batean lehoi bat aurkitu zuten. Zizilik eta Ambrosiok Pariseko jatetxe batean lan egin nahi zutela esan zien lehoiari. Zizili Parisera heldu zen eta Pariseko kale batean, jatetxez beteta zegoen batetan galdetzen hasi zen, baina denetan esaten zioten ezetz. Azkenean baietz esan zioten. Gero  Londresera heldu ziren eta betaurrekoak egin zizkioten eta gero etxera etorri ziren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario