miércoles, 16 de marzo de 2016

5 PLANETA LERROKATUTA IKUSTEKO AUKERA

Eguzki sistemako 5 planeta lerrokatuta ikusi ahalko dira begi-bistan


Merkurio, Venus, Marte, Jupiter eta Saturno elkarrekin ikusiko dira, 2005etik lehenengo aldiz.
Planetak. Argazkia: EiTB
Eguzki sistemako 5 planeta lerrokatuta ikusi ahal izango dira bihartik otsailaren 20ra zeruan lerrokatuta, begi-bistan, teleskopioaren laguntzarik gabe, Sky and Telescope webguneak jakitera eman duenez.
Azken 10 urteetan lehenengo aldiz gertatuko da fenomenoa, eta Merkurio, Venus, Marte, Jupiter eta Saturno lerrokatuta ikusiko dira zeruan, zerumugaren eta ilargiaren artean.
Goizaldean, eta argi gutxi dagoen lekuetan, ikusiko da hobekien fenomeno astronomikoa. Gauak aurrera egin ahala, planeta gehiago ikusiko dira, eta guztiek distira egingo duten arren, batzuk argiago ikusiko dira.
Egunsentia baino lehentxeago izango da planetak ikusteko une egokiena, eta oskarbi egotea ezinbestekoa izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario