lunes, 28 de marzo de 2016

ISLA CUP TORNEOA
Martxoaren 24an torneo bat eduki nuen Castillon (Nojaren ondoan). Torneoak, hiru egun irauten zuen, baina klasifikatzen bazinen gehiago. Lehenengo txandan 4 ekipo zeuden eta lehenengo biak klasifikatzen ziren. 
Gure taldea, Baskonia, Hergar Camelot eta El Muelle ekipoak osatzen zuten. Gu (Lanbide), Baskonia eta Hergar Camelot klasifikatu ginen, triple enpate egon zelako, eta Baskoniari puntu bat kendu ziotelako, jokalari nagusi batekin jokatzeagatik. 
Beraz, larunbat arratsaldean, bigarren  buelta jokatu genuen: Padura, Santutxu A eta Villa de Simancas taldeen kontra; talde oso onak ziren hauek, bat irabazi eta beste biak galdu genituen; baina gutxienez, oso ondo pasatu genuen. 
Semifinalean (igande goizean jokatu zena) lau talde hauek zeuden: Baskonia vs Marina sport eta Padura vs Hergar Camelot. Marina sport-ek Baskoniari irabazi zion 1-0 eta Padurak Hergar Cameloteri 5-1. Hori dela eta, finalera Padura eta Marina sport pasatu ziren eta torneoaren irabazlea, Padura izan zen, 1-0 irabazi zuelako.


No hay comentarios:

Publicar un comentario