miércoles, 9 de marzo de 2016

AUTOMOBILEN ENPRESAK

                                 KOTXEAK 
TOYOTA: Toyota Motor Corporation edo, besterik gabe Toyota, 1933an Kiichiro Toyodak sortutako automobil, kamioi, autobus eta robot ekoizlea da. Egoitza Toyota izeneko hirian dago kokaturik.

Japoniako enpresarik errentagarrienetakoa da, munduko zortzigarrena izan zen 2006n. Gainera, automobilei dagokienez, munduko bigarren ekoizlea da, General Motors-en atzetik. Hainbat aurreikuspenen arabera, 2008rako General Motors-en ekoizpena ere gaindituko du. Erregai hibridoko automobilak merkaturatzen dituen enpresa gutxienetakoa .

VOLKSWAGEN:Volkswagen AG edo VW automobil ekoizlea da. Wolfsburgen (Alemania) du egoitza. Volkswagen Taldearen muina izanda, General Motors, Toyota eta Forden atzetik dago munduko auto-ekoizleen artean.

Alemania nazian jaio zen enpresa, herritar bakoitzari auto bana emateko nahian. Hori dela eta, izenak alemanieraz "herriaren autoa" esan nahi du. Bigarren Mundu Gerraren ostean, Volkswagen herrialdearen mirari ekonomikoaren ikurra bilakatu zen.

RENAULT:automobilak eta bestelako ibilgailuak ekoizten dituen Frantziako enpresa bat da. Munduko automobil-industria talde nagusienetakoa osatzen du.

Renault auto enpresa Louis Renaultek sortu zuen 1898 urtean. Auto industrian aitzindaria izan zen Frantzian. Hastapenetan, bere taxiek arrakasta handia eduki zuten. Lehen Mundu Gerran zehar, Renaultek munizioa, hegazkinak eta auto militarrak fabrikatzen zituen baita ere. Pariseko Renault taxiek soldaduak garraiatzeak garrantzi handia eduki zuen gerra urteetan zehar. Munduko bi gerren bitartean autoak ez ezik kamioiak, nekazaritzako makineria, eta hegazkinen motorrak ere ekoiztu zituen.

Renault enpresan munduko lehenenetariko langile matxinada burutu zen 1936 urtean; orduan, soldataren igoera, sindikatuen onarpena, opor ordainduaren eskubidea, hitzarmen kolektiboa eta lanaldiaren murrizketa, langabeziaren kontrako neurriak bezala lortu zituzten.
II. Munduko Gerran zehar, Renault lantegietan nazientzat materiala ekoiztu zuten. Horregatik Louis Renault atxilotu egin zuten 1944 urtean, Frantziak askatasuna lortu zuenean, eta kartzelan bertan hil zen. Frantziako gobernuak enpresa nazionalizatu egin zuten.

1979tik 1987ra arte, Renault American Motors Corporation enpresaren jabetza nagusia eduki zuen. Gero 1987an Chrysler Corporation enpresari saldu zion. 1986an Frantziako gobernuak pribatizazioa proposatu zuen. 1996rako partzialki pribatizazioa eginda zegoen. 2001eko urtarrilean, Renault etxeak industria dibisioa Volvo enpresari saldu zion. 1977tik 1985ra arte 1 Formulan eraikitzaileen lehiaketan aritu zen, beren motorretan turboa garatu eta erabiliz. Gainera, 2006 eta 2007an eraikitzaileen mundiala irabazi zuten.


Gaur egunean Renault enpresaren %15,7 gobernu Frantziaren esku dago da. Renault Nissan konpainiaren %44,4aren jabea da. Eta aldi berean Nissan Renault-en %15aren jabe da.

1960tik 1994ra arte autoaren modeloak zenbakiarekin identifikatzen ziren. Adibidez R-5, R-7, R-11, R-12, R-18.

No hay comentarios:

Publicar un comentario