lunes, 14 de marzo de 2016

LUIZIAK ONDARROAN


Denborarekin erori egingo dela, esan dute Ondarroako (Bizkaia) Kamiñalde alboko mendi hegala, baina ez dakitela noiz eta nola. Dena den, auzokoak lasaitu nahi izan dituzte, nabarmenduz ez dagoela arriskurik luiziak etxeak suntsitzeko.

Ondarroako Kamiñalde kalera erortzen ari da mendi hegala.
180dira etxetik atera behar izan duten familiak.  Iragarri dute hainbat hilabetez egon beharko dutela gehienek etxetik kanpo eta haiei aterpe emateko laguntza eskatu die Ondarroako herritarrei.  Hainbat etxebizitza prestatu dituzte instituzioek aterpe gisara, baina iragarri dute ez direla aski izango.


Kamiñalde kalearen gaineko mendia mugitzen ari da oraindik. 24 orduan bederatzi zentimetroko erritmoan ari da mugitzen, udal iturrien arabera, eta mugimendua egonkortu egin da; ez da ez bizkortu ez geldotu. Gaur, hegalaren inguruko zuhaitzak eta sastrakak kenduko dituzte, pisua arintzeko.
Joan den asteartean hasi zen mendia erortzen; geroztik, ordea,luizi gehiago izan dira, eta udalak larrialdi egoera ezartzea erabaki du. Bestalde, Ondarroako alkateak zehaztu du ez duela etxebizitzak egin baino lehenagoko txosten teknikoen berririk. Izan ere, zenbait iturriren arabera, baziren txostenak luizien arriskuaz ohartarazten zutenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario