martes, 26 de abril de 2016

66 lagun hil eta 1.928 zauritu ditu Nepalgo lurrikarak


Richter eskalan 7,3 graduko dardarak Everest menditik gertu izan du erdigunea, eta Indian, Txinan eta Bangladeshen ere sentitu da.
Lurrak gogor astindu du gaur Nepal, apirilaren 25ean egin zuen bezala ia (7,8koa izan zen ordukoa). Richter eskalan 7,3 graduko lurrikara izan da goizean. Asiako herrialdea apirilean izandako lurrikaratik sendatzen zebilen oraindik. Azken balantze ofizialaren arabera, 8.000 lagun hil eta 17.000 zauritu ziren eta herrialdea, eta batez ere Katmandu, erabat suntsituta geratu ziren.
Nepal terremoto lurrikara herritarrak beldurra ihesean Katmandu. EFEBiktimen inguruko datuak apurka-apurka ari dira heltzen, hondamendiaren norainokoa zehazteko oso goiz da eta. Hildakoei dagokionez, Nepalgo Gobernuak 66 direla adierazi du, Laxmi Prasad Dhakal Barne Ministerioaren bozeramaileak Reuters albiste agentziari esan dionez. Lur-astinduak Txinan eta Indian ere utzi ditu biktimak: Indian, 17 dira hildakoak eta Tibeten, bat. Zauritutakoak 1.928 dira, Dhakalen arabera.
AEBko Zerbitzu Geologikoaren (USGS, ingelesezko siglak) arabera, lurrikarak Everest menditik gertu (Namche Bazar herrian, Nepal ipar-ekialdea, Txinako mugatik gertu) izan du erdigunea, eta New Delhin (India) eta Dhakan (Bangladesh) hiriburuetan ere sentitu dute. 19 kilometroko sakoneran izan du hipozentroa (lurrazaletik gertuen jazo diren lurrikarak dira gogorrenak).
Apirilaren 25eko seismoak gogorren jotako gunea astindu du bigarren lurrikara honek, besteak beste, Dolaja eta Sindhupalchowk barrutiak (Katmandu ekialdea). USGSren arabera, beste sei erreplika izan dira 7,3ko dardararen ostean. Ordubetean, 5 eta 6,3 gradu arteko astinduak izan dira.

2 comentarios:

  1. niri pena asko emoten dit Nepalekoei gertatu zaiena espero dut zaurituta daudenak sendatzea

    ResponderEliminar
  2. zelako gauzak gertatzen zaie Nepalekoi ez dute merezi horrelako gauzak

    ResponderEliminar