viernes, 29 de abril de 2016

NOLA SORTZEN DIRA TORNADOAK?


Hodeietatik lur zorura doan eta bere buruaz biratzen duen haize-zurrunbilo bortitzaren itxura duen fenomeno meteorologikoa da. 
Haren haizeak 100 eta 400 kilometro orduko 
arteko abiadurakoak izan daitezke, eta erpina beherantz duenkono baten itxura dute. Tornadoaren indarra neurtzeko, Fuita eskala edo Fujita eskala hobetua erabiltzen da.
Tornado bat sortzeko hiru osagai beharrezkoak dira: aire-masa bero eta hezea, beste aire-masa hotz eta idorra eta goranzko haizea
Beharrezkoak badira ere, berez ez dituzte tornadoak sortzen, prozesua konplexuagoa baita.Tornadoak kontinente guztietan jaso dira, Antartikan izan ezik. 
Gehienak, hala ere, Ameriketako Estatu Batuetako Zabaldi handietan daude. 
Euskal Herritik gertu ere badaude, batez ere Mediterraneo aldean. Bestetik, Euskal Herriko kostaldetan bere itxura duten tragarroiak edo traganarruak daude, hau da, haize-zurrunbilo gehienetan indartsua, hodei zutabe gisa azaltzen dena eta behealdean itsasotik jasotako ur-tantak edo lurretik jasotako hautsa, harea eta zaborra izan ohi dituena.


No hay comentarios:

Publicar un comentario