viernes, 1 de abril de 2016

UREDERRA
Imagen relacionadaAsteartean, Urederrara joan nintzen, nire lehengusu - lehengusinekin, izekoekin, osabekin eta aita eta amarekin.
Motxilak eta makilak eraman genituen. Ni, nire lehengusinekin joan nintzen eta beraiekin jolastu nuen.
Lokatz asko zegoen eta horregatik, zikindu egin ginen. Momentu batean basurde baten aztarnak ikusi genituen.
Geroago, ur jauzi bat ikusi genuen, urdin turkesa kolorea zuena. Horrez gain, kobazulo asko ikusi genituen eta oso handiak ziren.
Geroago, bokata batzuk jan genituen. Bokatak jan eta gero, autora bueltatu ginen. Baina bidean, sugegorri bat ikusi genuen, txikia zen. Sugegorriak begiratzen zigun, eta bat batean, makilari eraso egin zion.
Denbora pasatuta, sugegorria izkutatu zen, baina oraindik begiratzen jarraitzen zigun, eta poliki - poliki autora joan ginen.
Amaitzeko, "Mirador del Balcon de Pilatosera" joan ginen. Hor, harri asko zeuden.
Oso ondo pasatu nuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario