jueves, 28 de abril de 2016

Urteko egunik tristeena ala amarru publizitarioa?


Cliff Arnall psikologoak asmatutako formula matematiko baten arabera, urtarrileko hirugarren astelehena urteko egunik goibelena da.
Psikologo baten arabera, gaurkoa da urteko egunik tristeena.
Zenbaitetan, hondoa jotzen dugu, eta ezkor eta triste sentitzen gara. Dena kontra dugula iruditzen zaigu. Hilaren 18 honetan goibel antzera dagoenak badu, nonbait, justifikazioa. Izan ere, Cliff Arnall psikologo eta ikertzaileak 2005ean esan zuenez, urtarrilaren hirugarren astelehena urteko egunik tristeena da: 'Blue Monday' delakoa.
Motibazio gaietan adituak formula matematiko bat asmatu zuen ondorio bat ateratzeko. Hainbat faktore hartu zituen kontuan; negu giroko eguraldia, Gabonetako zorrak ordaintzeke edukitzea, oporretarako denbora dezente geratzea, eta urte berrirako asmoak ez betetzea, besteak beste.

No hay comentarios:

Publicar un comentario