martes, 10 de mayo de 2016


Bizigarriak izan daitezkeen hiru planeta aurkitu dituzte Eguzkitik gertu


Lurretik 40 argi-urtera, eta izar nano eta ultrahotz baten inguruan, hiru exoplaneta berri aurkitu dituzte. Tamainan eta tenperaturan, gure planetaren antzekoak. Lurretik kanpo bizia bilatzen dutenentzat, Eguzki Sistematik kanpo inoiz aurkitu diren planetarik interesgarrienak lirateke.

Chilen kokatuta dagoen TRAPPIST teleskopioaz ikusi dituzte planetok. Izar ahul eta gorri baten arrastoa jarraitzen ari zirela, tarteka, eta modu erregular batean, izarraren seinaleak behera egiten zuela ikusi zuten. Izarraren eta Lurraren artean hainbat objektu pasatzen zirela erakusten zuen horrek, eta hiru planeten eklipseak zirela frogatu zuten.

Izar nano eta ultrahotzaren inguruan orbitatzen duten planetek Lurraren antzeko tamaina dute. 
Izarrarengandik oso gertu dauden arren, bakarrik Lurrak baino 2 eta 4 aldiz erradiazio gehiago jasotzen dute lehenengo bi planetek, haien izarra oso ahula eta hotza baita. Lurrean baino dexente bero handiagoa egiten du, hortaz, baina baliteke haien azalean bizitzeko moduko tenperatura-guneak ere izatea. Hain periodo orbital txikia izanik, baliteke sinkronizatuta egotea, Ilargia Lurrarekin dagoen bezala. Horrek esan nahiko luke planetek beti aurpegi bera erakutsiko lioketela haien izarrari, eta aurpegi hotzago bat izango luketela ezkutuan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario