martes, 17 de mayo de 2016

Euskadik 57.332 tona beira birziklatu zituen 2015ean, % 2,5 gehiago


Birziklatutako ontzi guztiak Bilboko Guggenheim Museoa 45 aldiz estaltzeko adina dira.
57.332 tona beira ontzi birziklatu zituzten EAEko herritarrek 2015ean, 2014an baino % 2,5 gehiago. Hala, Euskadi gehien birziklatzen duen bigarren erkidegoa da, Ecovidriok agiri batean azaldu duenez.
Dirua irabazteko asmorik ez duen entitateak 218 milioi ontzi baino gehiago kudeatu zituen, herritar bakoitzeko 100 ontzi. Birziklatutako ontzi guztiak Bilboko Guggenheim Museoa 45 aldiz estaltzeko adina dira.
Beira birziklapena. Artxiboko irudia: EiTBEuskadin batezbeste herritar bakoitzeko 26,2 kilo beira ontzi bildu zituzten, 2014an baino % 2,5 gehiago. Lurraldeka, Gipuzkoak gehien birziklatu zuen, batezbeste 35,5 kilo biztanleko, Arabak 23,3 kilo eta Bizkaiak 21,2 kilo.
Herritarren lankidetza errazteko, beira biltzeko puntuek % 2 gora egin dute. Guztira, 9.983 dira EAEn, bat 219 biztanleko, Estatuan baino kopuru handiagoa.
Edukiontzietan sartutako beirari esker, EAEko herritarrek 38.400 tona CO2 isurtzea eta ia 68.800 tona lehengai xahutzea saihestu eta 154.800 megawatt aurreztea lortu dute.
724.657 tona Espainian
Estatuan, 724.657 tona beira ontzi birziklatu zituzten edukiontzi berdearen bidez 2015ean,15,5 kilo biztanleko eta 59 ontzi pertsona bakoitzeko.
Ecovidrioren arabera, bilketa selektiboak % 4,4 gora egin du Espainian, azken zazpi urteetako gorakadarik handiena.
Guztira, 2.558 konpainia Ecovidriorekin bat lanean ari dira egun. Sektorea EspainiakoBPGren % 3 baino gehiago da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario