lunes, 2 de mayo de 2016

Gaur Kultura asteko lehen eguna izan da. Goizean Indiari buruzko hitzaldia izan dugu eta gero arratsaldean musika emanaldia izan dugu eta parte hartu duten musikariak oso ondo aritu dira.
Hitzaldia
Gaur Gandasegin geratu gara, Jonek ingelesez Indiari buruzko hitzaldia eman digulako. Jon 4 hilabetez egon zen Indian. Esan digu, kaletik tximino asko zeudela eta zu zerbait jaten bazeunden janaria kentzen zizutela.
Jon eta bere laguna Himalaira joan ziren eta esan digu hotz handia egiten zuela eta oso altu dagoenez, buruko min handia (mal de altura) sortzen dizula.
Indian ere desertua dago eta egun guztia han pasatu zutela, baina, lotara joan zenean euria hasi zen eta horregatik ezin zuten lorik egin.
Indian eraikinak bambuz eusten dira, bambua oso elastikoa delako. Batzuetan familietako kideak balkoian lo egiten zuten freskuago egoteko.
Urtero laku sagratu batera joan behar ziren.
Urtero 6.000.000-7.000.000 bisitari joaten dira Indiara eta bertan guztira, 1.250 mila milioi pertsona daude Indian.        
Batzuetan arratoiekin lo egin behar izan zuten eta komunean labezomorrok zeuden eta Indian dagoen arazo larrienetariko bat kaleko zaborra da eta horren ondorioz, arratoiak eta kaleko txakurrak ikusi ahal ditugu. Txakur hoiek gaixotasunak “rabia”sortarazi ditzakelarik.

Indian arrosa asko landatzen dute eta mahaia desberdinetan sailkatzen dituzte, ura mendietatik beheraino jaisteko. Ogia arrosarekin  egiten dute.
Komun bitxiak dituzte, ez dira hemen aurkitzen ditugun bezelakoak, oso zikinak dira eta labezomorroz beteta daude.

Indian Gameluak eta elefanteak sarri ikusten dira.
Indian ibai bat dago eta bere izena Ganges da.



Indian bi erlijio nagusi bereizten dira, Budismoa eta Hinduismoa.
 


AMAIA, ERIC ETA JON MIKEL

No hay comentarios:

Publicar un comentario