jueves, 12 de mayo de 2016


                    Gurpegiren agurra


Athleticeko kapitainak iragarri du talde zuri-gorria utziko duela. Ez du zehaztu erretiroa hartuko duen edo ez, baina Josu Urrutia presidenteak jakinarazi du eskaintza egin.
   Carlos Gurpegirentzat (Andosilla, Nafarroa, 1980) oso berezia izango da Athleticek eta Sevillak larunbat honetan San Mamesen jokatuko duten azken partida. 
   Izan ere, Gurpegirentzat azken neurketa izango da elastiko zuri-gorriarekin. 35 urteko jokalariak gaur iragarri du sasoia amaitutakoan Athletic utziko duela. 
   Hori eginda,  bukatutzat emango du haren aldea Bilboko taldean, bertan ia hogei urtez aritu  ondoren, horietatik hamalau lehen taldean. Guztira 392 partida jokatu ditu, eta 22 gol sartu ditu.

Jokalariak gaur eman du bere erabakiaren berri,Lezaman, entrenamendua amaitutakoan. Josu Urrutia presidentea izan du ondoan, eta haren taldekideak aurrean. Gurpegik aitortu du "egun berezia" dela gaurkoa eta "oso zaila" izan dela erabakia hartzea, "gozatu" egiten duelako futbolean jokatzen eta egunero Lezamara etortzen, baina uste duela "une aproposa" dela. "Gozamena izan da hemezortzi urtez Athleticeko kide izatea.
-Klubak oso berezi sentiarazi nau, oso maitea eta oso babestua. Une oso onak bizi izan ditu, baina baita une zailak ere, eta kluba, taldekideak eta zaleak beti egon dira nire ondoan. Asko diet eskertzeko, eta horregatik saiatu naiz egunero barruan nuen guztia, barruan nuen onena ematen"-esan du Gurpegik.





             GURPEGIREN AGURRA


No hay comentarios:

Publicar un comentario