lunes, 2 de mayo de 2016

Gaur Kultura asteko lehen eguna izan da. Goizean Indiari buruzko hitzaldia izan dugu eta gero arratsaldean musika emanaldia izan dugu eta parte hartu duten musikariak oso ondo aritu dira.
Indiari buruzko hitzaldia


Jon, Keparen laguntzaileak, gaur beheko eskolan Indiari buruzko hitzaldi bat eman digu, orain dela 8 urte berak bisitako esperientziak kontatu dizkigu.
Berak esan digu 4 hilabetez egon zela Indian, eta bertan gehien bat trenez mugitzen zela. Trenetan  koltxoiak egoten direla,  lo egiteko, bidaiak oso luzeak direlako eta gero beste aukera bat autobusean joatea dela.
Bidaia Pushkar izeneko herri batean hasi zuela esan digu.
Bertako familia batzuk terrazatan lo egiten dute udan, bero asko egiten duelako beraien etxeen barruan.
Ez zen joan Taj Mahal-era baina beste leku asko ikusi zituen. Bertako komunak ez dira bertakoak bezelakoak, zulo bat dago lurrean, eta zutunik egin behar duzu kaka eta txisa eta labezomorroz beteta daude.
Indiak 1.295.291.543 biztanle ditu eta Indian bizi diren pertsona kopuru handiena pobrea da.
20160502_100759.jpg
Kaleetan jende asko dago eta gehienak gizonak dira emakumeak etxean gelditzen direlako.
Etxeak eusteko bambua erabiltzen dute, metalezkoen ordez.
Indiako arazo larrinenetako bat, kaleak zaborrez beteta daudela dira eta horregatik arratoiak ikustea kaletik, normala da.
Indiako erlijio nagusienak  Budismoa eta Hinduismoa dira.
Animali garrantzitsuenak elefanteak eta tximinoak dira, baina kontuz eduki behar da tximinoekin janari kendu ahal dizutelako eta kaleetan txakur asko daude jabe gabe, eta “rabia” izeneko gaixotasunak pasatu ditzakete pertsonei.


IKER, ACHARAF, ANDER ETA ALEJANDRO

No hay comentarios:

Publicar un comentario