jueves, 26 de mayo de 2016

                 Bizkarrekoa jaso du

Osasunak 1-0 galdu du Nasticen zelaian eta agur esan die zuzenean igotzeko postuei. Alaves ezin da gaur igo Lehen Mailara.
Urko Vera Osasunako aurrelaria baloiak nola ihes egiten dion ikusten, artxiboko irudi batean.
Osasunak kolpe gogorra jaso zuen Tarragonan. Kolpea, aurretik zuen talde baten aurka jokatu, eta hura baino gehiago izan arren, galdu egin zuelako.
Iruñeko taldeak partida handia egin zuen atzeko lerroan zein erdi aldean, baina garesti ordaindu zuen gola egiteko ezina. Ondo merezi izan zuen puntu bat urratzea, berdinketa zitekeelako emaitzarik justuena. Baina futbola justua ez dela jakina da, eta Nasticek jeinu jokaldi batean sartu zuen gola: Naranjok 81 minutuan maisuki jotako falta jaurtiketan. Nauzetek hegan egin zuen hura gelditzeko, baina ezinezkoa zen iristea eta gola izan zen.



No hay comentarios:

Publicar un comentario