domingo, 1 de mayo de 2016

                                                         ASTEBURUA

OSTIRALA: Ostiral goizean eskolara joan nintzen denok bezala. Arratsaldean dantza neukan 17:15 etatik 18:30arte. Geroago 19:00etan, Amaia eta Paulerekin egon nintzen peonzarekin jolasten eta hitz egiten , 21:00 etxera joan ginen eta nik telebista ikusi nuen.



LARUNBATA: Larunbat goizean dantzako konpetizioa ikustera joan nintzen nire amarekin eta nire amaren lagun batekin, oso polita izan zen eta gainera Nahia eta June ikusi nituen , eta Ione ikusi nuen dantza egiten. Konpetizio hori Euskaldunan izan zen eta jende asko joan zen ikustera. 15:00etan etxera bueltatu nintzen eta jan egin nuen. Arratsaldean ez nintzen atera ez neukalako gogorik. Gauean afaldu egin nuen eta telebista ikusi nuen.



IGANDEA: Gaur igandea da eta 11:00 esnatu naiz eta nire aita Athletiken partidua ikustera joan da eta ni, nire ama eta nire ahizpa etxean geratu gara. Ni etxerako lanak egiten nago eta gero biharko azterketarako errepasatuko dut.

.Resultado de imagen de niñas haciendo deberes dibujos animados

No hay comentarios:

Publicar un comentario