viernes, 10 de junio de 2016

                         FRANTZIA, GORTUA, EUROKOPA DELA ETA
Atentatuen beldur, 90.000 agente inguru izango dira lanean. Horrez gain, lan erreformaren kontra abiatutako protestei eta grebei eutsi diete sindikatuek 90.000 agentek zainduko dute Frantzia Eurokopak dirauen artean. EFE.
Burdin jantzia jarri du Frantziak Eurokopa dela eta.
Aurreneko partida, Frantziaren eta Errumaniaren artekoa (gaur 21:00etan), Saint Denis futbol zelaian izango da, azaroan Paris astindu zuten atentatu oldeen lehen jomugan.


Hilabeteko epean, ehunka mila zale espero dituzte Frantziako 10 hiritan. Jarraitzaileon eta turiston segurtasuna bermatu beharko du Frantziak, eta atentatuen mehatxupean eta lan erreformaren kontrako greben presiopean egin beharko du, gainera.
Zereginotan 90.000 agente arituko dira: poliziak, jendarmeak, militarrak, boluntarioak eta segurtasun pribatuko langileak.




No hay comentarios:

Publicar un comentario