viernes, 10 de junio de 2016

Goizaldean piztu da sua baserrian, eta barruan zegoen pertsona ospitalera eraman dute, kea arnastuta. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, sua nola piztu den argitzeko.
Pertsona bat Txagorritxuko Ospitalera eraman dute, bart Legution izandako sute batean kea arnastuta. Baserri batean piztu da sutea, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
00:15 inguruan piztu da sua. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, sua nola piztu den argitzeko. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta berehala lortu dute sua kontrolatzea.


No hay comentarios:

Publicar un comentario