ANIMALI UGAZTUNAK
OTSOA
Otsoa animali ugaztun haragijale bat da. Otsoetatik txakurrak etxekotu ziren duela gutxienez 12.000
urte hala ere nabaritasun genetiko batzuek duela 150.000 urte arte aurreratzen
dute otsoa etxe bere bihurtze.Gizakiak euskal herriko otso guztiak hil zituzten
1950 urterako, baina orain Araban bizi izatea lortu du, Iberiar penintsulara
mendebaldetik itzulita, nahiz eta orain
ere jazarpen handia nozitzen duen, txakur basatiek hildako ganaduaren
errua otsoari leporatzen baitzaio.Otsoak oso garatuta ditu zentzumenak: usaimen ona eta gauez ikusteko
gaitasuna. Belarri zorrotzak, mutur luzea eta hortz indartsuak ditu eta oso
animalia buru-argi eta gogorra da. Horregatik bizirauten du munduko leku
askotan.Otsoak taldeka bizi dira eta ehizatu ere
taldean egiten dute. Horretarako, lana taldekideen artean banatuta dago eta
eurak baino animalia handiagoak ehiza ditzakete horri esker. Animalia bat
ikusten dutenean, beraren atzetik abiatzen dira korrika. Gero, gainera salto
egin eta hortzak eztarrian sartzen dizkiote, itotzeko. Otsoa haragijalea da eta
altzeak,
untxiak,
oreinak
edo basurdeak
jaten ditu. Baina batzuetan gizakiaren lurretara
sartzea beste erremediorik ez du, lur basati gutxi gelditzen delako, eta
ganaduari erasotzen dio. Gainera, gosete handia badago, sarraskia eta frutak
ere jan ditzake.
PANDA
Panda handia ugaztuna den eta
hortzaren familiakoa den animalia da. Bere jatorria Txina erdialdea da.
Espeziea deskribatu zuen aurreneko zientifiko europearra Arman David
ezpeletarra izan zen.
Leku
bakoitzeko pandek itxura ezberdina daukate. Sichuaneko panda ezagunena da eta
ile zuri
eta beltza
dauka. Qinling espeziea, ez hain ugaria, ile arrea du.
Belarriak,
muturra, begien
inguruko ileak eta sorbaldan ile ilunenak daude eta, aurpegian, sabelan eta
bizkarrean ile zuriak.
Euren zangoetan
bost atzamar
daukate eta seigarren bat erpuru
moduan. Euren begiak oso txikiak dira. Beste hartzen begi niniak borobilak dira
baina pandenak berriz katuenak bezalakoak dira.Nahiz eta haragijaleen
ordenakoak izan, gehien bat belarjalea
da. Jaten duten %99-a banbu
kanabera da. Batzuetan zomorroak,arrautzak,
marraskariak
eta orein
kumeak jaten dituzte. Egunean 40kg bamnbu jaten dute eta hori jateko 14 ordu
behar izaten dute. Egunaren denbora gehiena jaten ematen dute. Gatibutasunean
euren janaria banbua, azukre kanabera,
arroz
ahia, azenarioa,
sagarra
eta patata
da.
Pandak normalean
animalia bakartiak dira. Euren jarduerarik garrantzitsuena eguzkitan jartzean
da. Beste denbora gehiena lotan ematen dute. Euren lurraldea markatzeko uzki
guruinak,
gernua
eta atzaparrekin utzitako aztarnekin. Tropikoetako
animalia denez hibernatzeko ohitura galdu du.
NICO, ANDER, JUNE, LEIRE, MAREN,LUCA
NICO, ANDER, JUNE, LEIRE, MAREN,LUCA
No hay comentarios:
Publicar un comentario