viernes, 13 de noviembre de 2015

DURANGOKO ASTRONOMOA



Gaur eskolatik Durangora joan gara Esteban astronomoarengana. Eguzki erloju batek zelan funtzionatzen digun esan digu. Goiza denean orratzaren itzala ezkerraldean ikusten dugu eta arratsaldean aldiz eskuinaldean.
Ondoren gela batean sartu gara eta bertan teleskopio batzuk egon dira eta komentatu digu Galileo Galilei izan zela lehenengoa teleskopioa erabiltzen. Newtonek beste teleskopio bat eraiki zuen, eguzkiaren argiarekin funtzionatzen zuena eta 8 metrotako lodiera zeukan.

Eklipse motei buruz hitz egin digu eta esan digu 2.026.urtean (2016-8-12) Eguzki-eklipse osoa ikusteko aukera izango dugula. Txinan aldiz, ikusi zuten orain dela gutxi eta Estebanek esan digunez, jende asko emozionaturik negarrez hasi zela.

Eklipsea gertatzen den momentuan betaurreko berezi batzuk jarri behar ditugu, begietan minik ez sentitzeko.
Planetei buruz ere hitz egin dugu; adibidez, Lurretik Ilargira dagoen distantzia 400.000km ingurukoa da, Jupiterren Satelite bat Kalisto deitzen da eta harritu gaituena izan da, neska dela.
Aterki baten azpian sartu gara eta bertan izarrak eta konstelazioak ikusi ditugu.
Azkenik behatokian teleskopio handi bat erabiltzeko aukera izan dugu eta bertatik errota baten elizea ikusi dugu, alderantziz.

                                                            Naroa, Luca, Irune eta June


No hay comentarios:

Publicar un comentario