lunes, 9 de noviembre de 2015

     



                                          NIRE ASTEBURUA 

Larunbatearen goizean etxeko lanak egin nituen, eta arratsaldean nire ahizparekin eta nire txakur berriarekin, Lunarekin, jolastu nuen Aranzazun.

Igandean June eta Leireren urtebetetzearen ospakizuna izan zen, Galdakaoko Telepizzan. Neska bat etorri zen, jolasak eta dantzak egitera, nik ez nuen dantzatu, ez bait zait gustatzen. Baina jolas guztietan aritu nintzen oso pozik. Jolasak hauetara jolastu genuen "zapitxo jokoa", globo batekin ere jolastu genuen, eta ez ditut gogoratzen beste jokoen izenak. Opari asko eduki zituzten June eta Leirek; bi libreta, margozteko boltsa bat, margoak gordetzeko edalontzi bat, edo tatuajeak egiteko boligrafoak.
Opariak eman aurretik bi pastel ekarri zituzten, palmera erraldoi bat, eta txokolatezko bizkotxo bat. Primeran pasatu nuen.




  Maitane              

No hay comentarios:

Publicar un comentario