domingo, 15 de noviembre de 2015
Nire urtebetetzea familiarekin
Zapatuan nire urtebetetzea ospatu nuen familiarekin. Janari asko prestatu genuen eta jolas batzuk ere. Lehenengoak heltzen nire lehengusuak izan ziren eta oso ondo pasatu genuen. Gero besteak etorri ziren, izekoak, osabak eta aitite, amamak. Opari asko eman zizkidaten , gehien bat arropa. Geroago, lehengusu batzuk joan ziren eta nire bi lehengusu txikiekin geratu ginen jolasten. Gauza askotara jolastu genuen, gehien bat plastilinarekin eta wiiarekin. Festa amaitzean, denak etxera joan ziren. Oso pozik egon nintzen. Hurrengo urtean, aurten bezain ondo pasatzea espero dut.
Leire Oliden
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario