jueves, 21 de enero de 2016

BAT PAT TXANTXARIK EZ SAMURAIEKIN

Bat Pat saguzahar bat da. Silver familiarekin bizi da, Silver jaunarekin, Silver andrearekin, Leorekin Rebeccarekin eta Martinekin. Egun batean Martinek karateko txapelketa irabazten du. Finala Japonian jokatuko zenez, bertara joaten dira, eta hotel txiki batean sartzen dira. Hotela bi anai japoniarrena zen, Haruto anaiena. Japoniara heltzen dira "hamalaugarren eguneko gereziondoaren loratze egunean ".  Gereziondo bat zegoen, besteak baino 14 egun lehenago loratzen zena, eta hori gertatzen zen Takuro Makeda izeneko samuraia, hil zelako egun horretan. Baina aurten ez da loratu eta Bat Patek Takuro Makedaden mamua ikusten du, bere ezpataren bila zebilela. Silvertarrek antzinako papel bat aurkitzen dute, non azaltzen da  Makeda eta Harutoren arbasoa bat; zergatik haserretu ziren eta non dagoen desagertutako ezpata. Papel hori Mamuari eta Haruto anaiei erakusten diete eta horrela gauzak bere artean  konpondu egiten dira eta Martinek karate txapelketa irabazi zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario