jueves, 21 de enero de 2016

                  BELDARREN HEGALDIA
Nahiaren klaseko neska guztiak balleteko ikastaroa apuntatu dira, baina Nahia zalantzan dago eta bere aitak animatzen dio eta ondo pasatuko duela esaten dio. Baina Nahiak ez dio sinesten, Toledora joan zirenean berdina esan ziolako eta aspertata bueltatu zen .Gainera amamak, Nahiari esan dio bere ikuskizunetara joango dela. Nahiak orrian gurutz bat ipini du, joango delako. Balleteko lehen eguna heltzen denean Nahia oso urduri jartzen da eta Erika, Malen eta Mirenekin balletera joaten da. Mirenek beti kontatzen die zer egiten duen bere ahizparekin eta Erikak eskola ondoren zer duen kontatzen die. Baina gaur balleta da protagonista. Nahiak koardernotxo more bat dauka eta hor entzuten dituen esaldiak idazten ditu. Bigarren egunean balleteko andereñoak, legins zuriak eraman behar dituztela esan die, baina Nahiak ez ditu eta urduri jartzen da horregatik. Klasera sartu denean Maleneri ezkerrak eman dizkio txandala eramateagaitik. Hurrengo egunean Nahiak balleteko arropa erosi eta balletera eraman ditu. Andereñoak Miriam du izena eta sei urtekin balleta ikasten hasi zen. Nahia andereñoa txikitan nolakoa izango zen pentsatzen hasi da eta dantza pixka bat galdu du. Ikuskizun eguna heldu da. Mirenek makillajea ekarri du denok zisne bezala margotzeko, Erikak izan ezik. Miriamek Erikari bronka bota dio horregatik. 5 minutu falta dira ikuskizunerako eta Nahia urduri dago. Ikuskizuna hasi da eta ondo ateratzen zaio. Bat- batean pinoa egin behar zuten, baina Nahiak ez zekien egiten eta geopardo bat bezala korrikan hasi zen eta aldageletara sartu zen. Miren, Malen eta Erika,  Nahia bilatzen daude eta azkenean aurkitzen dute eta berarekin hitz egiten hasten dira. Bat-batean dutxa zabaldu eta lau lagunak buzti egiten dira. Nahiak margoekin tximeletak margotu ditu bere sabelean eta kanpoan bere aita, neba eta amama daude. Balletarekin jarraitu nahi badu galdetzen dio aitak eta berak ezetz esaten du. Etxera doaz eta Nahiak bere koadernotxo morean hau idazten du:
"Ausarta ez da beldurrik ez duena "
Eta bere sabeleko tximeletei begira lo egiten du.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario