AUTO-LASTERKETA ILEGALAK
Bertaratutakoak eta partehartzaileak polizia bertan zegoela ohartu zirenean, ihes egiten saiatu ziren eta hainbat autok elkarren aurka jo zuten. 44 gidari salatu dituzte Mendabian, auto-lasterketa ilegala.
Foru poliziak Mendabian
egitekoa zen auto-lasterketa ilegal bat bertan behera utzi du eta 44 gidari
salatu ditu. Horietatik bi lehiaketan parte hartzen ari ziren eta beste 42
ikusleak ziren, baina lasterketaren ibilbidearen bazterretan utzi zuten autoa.
Nafarroako Gobernuak azaldu
duenez, Lizarrako agenteek lasterketa ilegal bat antolatzen ari zirela jakin zuten
eta NA-1120 errepidera abiatu ziren, Mendabian.
Partehartzaileek sare sozialen
bitartez egin zuten deialdia eta Errioxatik, Arabatik, Bizkaitik eta
Nafarroatik etorri ziren. Horrelako jarduerek arriskua ekartzen dute trafikoan
eta Lizarrako foru poliziek dispositibo berezia ezarri zuten. Poliziek ikusi
zuten nola gauerditik aurrera hainbat auto inguru horretara heldu ziren, batzuk
lasterketan parte hartzeko eta beste asko debekatuta dagoen guneetan aparkatu
zuten, karrera ikusteko.
Askok partehartzaileak
txalotzen zituzten alkohola edaten zuten bitartean, iturri horren arabera. Toki
horretan, 12 ibilgailu inguruk irteera ezartzen zuen, 2,5 kilometroko ibilbidea
egiteko, zirkulazioaren bi erreiak okupatuta.
Ibilgailu andana bertaratu zen
(200 inguru, ikusle eta partehartzaileen artean) eta arrisku argia zegoela
ikusi zuten agenteek. Horrela, errepidea moztea erabaki zuten. Bertaratutakoak
eta partehartzaileak polizia bertan zegoela ohartu zirenean, ihes egiten saiatu
ziren eta hainbat autok elkarren aurka jo zuten, baina baita errepidearen
seinaleen aurka ere.
Agenteek bi partehartzaile
gelditu zituzten eta salaketa jarri zieten, "bide publikoan abiadurazko
lasterketa egiteagatik, agintariek hesitu gabe". Horrela, 42 lagunek ere
salaketak jaso zituzten debekatuta dagoen lekuetan autoa uzteagatik.
IKER,ANDER ETA ALEJANDRO
No hay comentarios:
Publicar un comentario