Gizakia
artzain bilakatzean, mundua eta izadia beste modu batez ulertzen hasi zen.
Kobazuloetan bizi ziren haiengan, ehiza, arrantza eta fruitu bilketatik agian,
urtaroen aldaketek eragina zuten. Baina are gehiago artzaintzatik bizi behar
zutenengan, udako beroaldietan mendi gainetara jotzen zuten, baina neguko
elurtzetan ibarretara eta itsasaldetara. Bizitza toki finkatu batean egin
beharrean aldatu egiten zuten, udarako toki bat zeukaten, eta negurako beste
bat. Nekazaritzarekin gehiago finkatu zitzaion gizakia lurrari, uzta eta erein
garaiak a-eta.Batzuetan bizitza errazago egiten zitzaion, bestetan
zailago. Eguzkia jarri zuten guzti honen eragile. Eguzkia beharrezkoa zen
fruituak heltzeko. Bera da garai hartakoentzat bizitzaren oinarri. Hala ditugu
euskaraz "Eguberri" (eguzki berri), eta "Ekain" (eguzki
gain). Neguko eta udako solstizioak kontuan izaten hasi ziren, bai bata bai
bestea, jai bereziz ospatzen zituzten. Negutik udaberrirako bizitza berri baten
pozez sortu zen inauteri aroa eta udan, ekainean "San
Joanak".Antzinako gizakientzat inauteriek urtaro bat agurtzean eta beste
berri bat hastean hartu zuten esanahi berezia. Abereak hartuz beste lurralde
batzuetara jo behar zuten janari bila. Beraz, murritzaldiak, janari eskasia eta
abar ezagutu behar izan zituzten. Honen aurrean, bai janariz, bai dantzaz, bai
edariz hornitutako jai batez agurtzen zuten aurretiko urtaroa.
Hurrengo
ostiralean inauteriak dira. Ni eta Izaro joaldunez joango gara.Gure dantza
borobila deitzen da. Dantza egin ondoren txokolatada egongo da, biskotzoekin.
Txokolatada baino lehenago mailak guztiak dantza bat egingo dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario