Ertzaintza, suhiltzaileak, udaltzaingoa, boluntario taldeak,
etab. alerta egoeran daude uholde arriskua dela eta.
Alerta laranja ezarri du gaurko euri-jasa
iraunkorrengatik, Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak ohar
batean jakinarazi duenez.

Alerta laranja horrez gain, beste hiru abisu hori egongo dira:
haizeagatik, elurrarengatik eta olatuengatik.
Elur-kota 600-800
metro inguruan egongo da. Gora egingo du arratsaldean, eta
700-1.000 metro inguruan egongo da azken orduetan. Kantauri isurialdeko zenbait
lekutan, gogotik egin dezake. Trumoi-ekaitzak eta txingorra ere espero dira.
Haizeagatik ezarritako abisuari dagokionez, 100 km/h-ko boladak
espero dira haizeguneetan eta 60-70 km/h-koak gainerako lekuetan.
Itsasoari dagokionez, 5 metroko olatuak espero dira, baina
egunaren amaieran 3,5 metrokoak izatea aurreikusi dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario