miércoles, 2 de marzo de 2016

EUSKALDUNA JAUREGIA
Gaur, Bilbora joan gara Euskalduna Jauragia ikustera. Euskalduna Jauregian, "Jare eta Onaren Bidaia" ikusi dugu. Aulki batzuetan eseri gara eta musikari asko zeuden. Pantaila batean, unibertsoko bideo bat ikusi dugu. Gero, Jare izeneko pertsona bat agertu da. Jare, magoa da eta momentu batean, liburu batetik argazki bat atera du, argazki hori, leku askotatik moztu du eta geroago argazkia hartu du (baina moztuta) eta bat-batean argazkia berregin du! Segituan, hondarrak txikitzeko makina batetik argazkia pasatu du, argazkia, zati askotan zegoen baina, makinan zatiak ipini ditu, putz egin du eta argazkia osorik zegoen.
Gero Ona etorri da eta berriro unibertsoko argazkiak zeuden. Momentu batean arkatzak eman dizkigute musika erritmoa eramateko. Ondoren, Jarek Onari labana batzuk bota dizkio, baina Onak beldurra zeukan eta Jorgerengana joan da. Jorge horma batean jarri da eta aupegiaren ondoan zeuzkan bi puxikak. Danborrak jotzen hasi dira eta Jarek bi labanak bota ditu eta puxikak lehertu egin ditu. Segituan, hanketan puxtarri bat ipini dio, bota du eta ez dio eman Jorgeri! puxika lehertu du labanarekin. Geroago, unibertsoako aragazkiak zeuden berriro eta musika ipini dute lehen bezala. Denbora pasatu eta gero Euskalduna Jauregitik atera gara eta eskolara itzuli gara.      

No hay comentarios:

Publicar un comentario