martes, 8 de marzo de 2016

                          EMAKUME FUTBOLARIAK



Gaur egun futbolera jolasten, gehien bat mutilak ikusten ditugu. Baina emakumeak ere futbolean aritzen dira eta oso ondo gainera. Hemen duzue eredu argi bat:

NESKEN ATHLETIC TALDEA.

Athletic Cluben eta Leioa Emakume Futbol Taldearen arteko batuketa dela medio, 2002-03 denboraldian emakumezkoen taldea izan genuen espainiar Estatuko Superliga txapelketan. Iñigo Juaristik gidatzen zituen neskek azken bi urteetan egin zituzten denboraldi bikainei esker, Lurralde Mailatik Ohoreko Mailara igotzea lortu zen. Beraz, talde zurigorri berriak elitean hasi zuen bere ibilbidea eta, gainera, postu goienetan sailkatzeko asmoarekin.


Emakumezkoen Athletic Club taldeak 2003. urtean debutatu zuen UEFA Women's Cupean, bere lehenengo Superliga lortu eta gero. Iñigo Juaristik zuzenduriko jokalariek ibilbide zoragarria egin zuten, nahiz eta FFC Frankfurt-en aurkako azken neurketa erabakigarria galdu zuten, ondoren txapelketatik kanpo gelditzeko.

Athletic Clubek bere hirugarren Superliga irabaztea lortu zuen. Iñigo Juaristiren neskek denboraldiko aaken jardunaldian erdietsi zuten titulua Bartzelonari irabazita Mini Estadi zelaian, eta gainera, aipatzeko da txapelketa osoan ez zutela partidarik galdu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario