martes, 8 de marzo de 2016

NESKA ZIENTZILARIAK

Generoa zientziaren eta teknologiaren arloan

Emakumeak zientzia eta teknologiaren sistematik bazter utzita daude, jakina da.
Fenomeno hori aztertzean, hiru kontzeptu gogoan hartu behar ditugu, beti:
ikasketak hautatzerakoan generoak eragiten duen arraila, arlo horretan
nagusitzen den androzentrismoa eta lan-merkatuan emakumeek dituzten zailtasunak.
generoa-zientziaren-eta-teknologiaren-arloan
Ikerketa askok erakusten dutenez. Neskek joera handiagoa dute humanitate-gaietarako; mutilek, berriz, zientzia eta teknologiarako. Derrigorrezko eskola-garaia amaitutakoan ikasketak aukeratzeko orduan agertzen da, nabarmen, generoak eragindako desberdintasuna. Bai lanbide-heziketan bai unibertsitate-aurreko nahiz unibertsitateko mailetan, ederki ikusten da generoak nola dauden banatuta aukeratutako ikasketetan. Unibertsitatean, osasunaren zientzietan, ikasleen hiru laurden baino gehiago emakumeak dira; alabaina, ingeniaritzetan eta arkitekturan, gizonezkoak dira gehienak. Ikasketa teknikoak batez ere, ingeniaritzak eta arkitektura-- arlo oso maskulinizatuak dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario