Kaixo gela:
Zer moduz joan da
asteburua? Eguraldia ez dugu lagun izan, baina esaten duten moduan egun
txarrari aurpegi ona jarri behar diogu. Ni elurretan ibili naiz kirol apur bat
egiten, elurra gertutik disfutatzea ikaragarria da, Panticosa eta Formigal
inguruan.
Formigal Huesca
probintzian kokatzen da. Eskiatzeko dituen 97 pistei esker, lehenengo mailako
naziorteko zentro turistikoa da, udan nahiz neguan.
Formigalen hainbat kirol praktikatzeko aukera eskaintzen da,
nahiz eta gehienbat eski alpinoagatik ezaguna izan. Ezin ahaztu erraketekin ibiltzeko
aukera edo eta boarder cross pista hartzeko ere bertan direla. Formigaleko
pistetatik panoramika zoragarriak ikus daitezke. Midi-Pyrénees mendikatearen
tontor nagusienak begiztatu daitezke Tres Hombres izeneko gailurretik, tartean,
Midi D´Ossau, Balaitus, Picos de Argualas, Picos del Infierno, Ferraturas eta
Baladrias.
Kirol eta aisialdirako jarduerak praktikatu daitezke uda
bitartean. Gainera, uztailean eta abuztuan igerileku irekiaz gozatzeko aukera dago.
Honekin batera, tankera guztietako kirol ekitaldiak eta alderdi eder hauetatik
txangoak ere prestatzen dituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario