jueves, 10 de marzo de 2016

                                                      LANDAREAK


Alga berdeak landareen aurrekariak izan zirela uste da. Hala ere, algek ez bezala, lehorreko landareek ehun diferentziatuak dituzte. Ingurune lurtarra kolonizatzean, landareek hainbat arazori aurre egin behar izan zieten: beren pisua jasan, ehunak deshidrataziotik babestu, lurretik ura eta elikagaiak lortu eta hostoetaraino eraman. Ingurune lurtarreranzko mugimendu horrek eragin handia izan zuen bere fisiologiaren diseinuan. Eragin hori ehunen eta organoen desberdintasunean ikus daiteke.
Ingurune lurtarra konkistatzeko erabili zen bideetako batek ziklo biologiko txandakatzearen fase haploidearen edo gametofitoaren alde jokatu zuen. Briofitoak azaldu ziren, eta devoniarretik (duela 350 mila milioi urte) bizirik irauten dute. Garapenik handiena belaunaldi gametofitikoak erakusten du, eta esporofitoak, berriz, gametofitoaren gainean bizi diren eta ugaltze-funtzio bat betetzen duten kapsulak baino ez dira. Briofitoak giro oso hezeetan egon ohi dira. Briofitoak landare lurtarrak direla jotzen den arren, ez dute ingurune urtarretik guztiz independente izatea lortu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario