lunes, 11 de abril de 2016

                       NIRE ASTEBURUA

Ostiralean, nire lagunekin  Santi Bruard-en jolasten egon nintzen. Unai, Achraf, Asier, Oier, Mikel eta ni rondo batera jolasten egon ginen. Ondoren, euri pixka bat egiten hasi zenean Gurutz Berrian sartu ginen mobilekin jolastera.
Larunbatan, goizean, euria egiten zegoenez, nire aitarekin eskolara futbolera jolastera joan nintzen eta hor Marck eta bere lagunekin aurkitu nintzen. Hor hain entretenituta nengoenez goiz osoa konturatu gabe pasatu zitzaidan.
Arratsaldean, plaza gorrira joatea erabaki nuen eta Edu, Iker eta Igotzekin egon nintzen eta Iker eta Edu arin joan zirenez Igotz eta biok "toke batera" jolasten egon ginen.
Igandean, goizean, plaza gorrian Pablo,Unai.Z, Unai.M eta Eric-ekin futbolera jolasten egon nintzen.
Arratsaldean, Unairen urtebetetzera joan nintzen. Hor ere Urtats eta Mikelen urtebetetzeak ospatu ziren, horregaitik, jende asko zegoen eta denbora guztian jolasten egon ginen. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario