domingo, 10 de abril de 2016

                                                    Nire asteburua

OSTIRALA:Ostiral goizean eskolara joan nintzen guztiok bezala. Arratsaldeko azken bi saioetan 6.mailakoekin banatu ginen projektu bat egiteko. Arratsaldean dantza euki nuen eta amaitu nuenean plaza Gorrian Paule,Amaia eta Peiorekin egon nintzen. Gozokiak erosi genituen eta gero jolastera joan ginen. Geroago etxera joan ginen guztiok. Ni etxera heltzean afaldu egin nuen eta gero telebista ikusi nuen, telebista ikusi eta gero ohera joan nintzen.

LARUNBATA:Larunbat goizean ez nintzen atera baina arratsaldean bai. Amaiarekin atera nintzen eta biak oso ondo pasatu genuen. Geroago parkera joan ginen jolastera eta hor geratu ginen denbora nahikotxo. Azkenean etxera joan ginen. Nik GOT TALENT ikusi nuen eta gero ohera joan nintzen lo egitera.

IGANDEA: Gaur igandea da eta etxerako lanak egiten nago: Matematika, gaztelania, ingelesa, blogean idatzi ,Zuztarluze errepasatu... Arratsaldean ez dakit aterako banaiz baina ateratzen banaiz espero dut ondo pasatzea lagunekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario