PUNTILLISMO
Zer da puntillismoa? Koloreen espektroa lortzeko, koloreak paletan nahastu beharrean mihisearen gainean kolore puru desberdineko puntu txikiak elkarren ondoan jartzean datzan pintura-teknika.
Puntillismoaren teknika G. Seurat pintoreak sortu zuen 1880ko hamarkadan.
Kolore-gama desberdinak lortzeko pinturak fisikoki nahasi beharrean, koadroan bertan kolore puru desberdineko puntuak elkarren ondoan pintatuzituen pintzelkada bananduetan, koloreek ikuslearen erretinan nahasitakoan argitasun handiagoaren sentsazioa eragiten dutelako ideian oinarrituta.
Gerora neoinpresionisten taldea osatuko zuten P. Signac eta C. Pisarro artistek ere erabili zuten teknika hau, argiaren eta kolorearen funtsezkokoalitateak adierazi nahi baitzituzten.
Iraupen laburreko joera izan bazen ere, puntillismoak eragin handia izan zuen XX. m.aren hasierako arte-korronteetan. Euskal Herrian luzefinkaturiko Darío de Regoyos pintore espainolak teknika hau erabili zuen euskal paisajea margotzeko.
Gelan puntillismoa egiten hasi gara eta konturatu gara pazientziarekin egin behar dela, bestela txarto ateratzen zaizu.
Nik pazientzia gutxi dekot baina ahalik eta hoberen egiten nabil.
No hay comentarios:
Publicar un comentario