Aste honetan gauza asko ari gara egiten, baina egin ditugunetik nire gogokoenak jokuak izan dira. Asteazkenean izan dira.
Lehenengo bi taldeetan banatu zigun Alaznek eta gero pixka bat itxaro genuen. Niri Irune, Izaro, Andrea, Sergio, Acharaf, Igotz, Alejandro, Ander eta Lucarekin tokatu zitzaidan eta gure taldearen lehenengo jokua baloi erretzailea izan zen. Joku hori asko gustatu zitzaidan, baina bero itzela egiten zuen eguzkitan jolastu genuelako. Gero zibetara jolasten joan behar ginen eta egurrezko ziba eman zidaten. Saskibaloira ere jolastu genuen, ez nituen kanasta asko sartzen baina primeran pasatu nuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario