viernes, 13 de noviembre de 2015

DURANGOKO ASTRONOMIA ESKOLA




Durangora joan gara gaur (2015 eko azaroaren 13a) Esteban izeneko, astronomo batengana.
Lehenengo Eguzki erloju bat erakutsi digu. Eguzkiaren argiarekin funtzionatzen du, baina orratza ez da mugitzen. Gaur ezin izan dugu ikusi egun hodeitsua izan delako.
Gero, gela batera sartu gara eta bertan gauza asko azaldu dizkigu; teleskopio desberdinak, planeten tamainu erreala, eklipse motak, ilargiaren faseak... Eklipseari buruz hitz egiten egon garenean Estebanek komentatu digu, 2026ko abuztuaren 12an Eguzki eklipse osoa izango dela.
Lurretik Ilargira dagoen distantsia 384.000km-koa dela esan digu. Planetak ikusi ditugu bere tamainu errealean, eta euren sateliteak zeintzuk diren azaldu digu.
Geroago, aterki arraro baten barruan sartu gara eta bat-batean argiak itsali eta izarrak agertu dira. Konstelazioak ere ikusi ditugu, batek pitxer forma zeukan indiarren ustez, beste batek Grekoen ustez hartz itxura zuen, gaur egun hartz polarra bezela ezagutzen duguna.
Amaitzeko behatoki batera igo gara, eta bertan teleskopio bat zegoen. Denok behatokiaren pareta mugitu ondoren teleskopiotik begiratu dugu eta errotaren elize bat ikusi dugu buruz bera.

                                                                                                  Peio, Bingen, Gorka eta Amaia


No hay comentarios:

Publicar un comentario