Gaur Durangora joan gara astronomia gelara, eta Esteban ezagutu dugu. Egon garen gelan astronomo askoren argazkiak zeuden. Horietako bat Galileo Galilei zen, bera izan zen lehenengoa teleskopio erabiltzen. Isaac Newtonen teleskopio ere zegoen eta berak lente gabekoa asmatu zuen, hodi batekin egindakoa.
Estebanek komentatu digu, Kanariar Uhartean 8 metroko teleskopioa egin dutela eta egilea bere laguna dela.
Eklipse motak azaldu dizkigu eta hamaika urte barru berriro ikusiko dela Eguzki-eklipse osoa.
Planeta desberdinak ikusi ditugu, bere tamainu errealean, eta Plutoni buruz esan digu, hasiera batean planeta handiagoa zela pentsatu zutela, baina gaur egun ez dela planeta bat, txikia delako. Baina Estatu Batuetan ez daudela ados, bertako astronomo batek aurkitu zuelako.
Lurretik Ilargira dagoen distantzia 384.000km-koa dela ikasi dugu.
Gero konstelazio desberdinak eta izar polarra ikusi ditugu. Azkenean behatoki batera igo gara eta bertan teleskopioarekin errota baten elizeak, arderantziz ikusi dugu.
Izaro, Maialen, Iker eta Achraf
No hay comentarios:
Publicar un comentario